XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Musikalari (kantari, danbolin jole talde, bakarko danbolin jole) eta bertsolariek ere badute bere tokia Oiartzunen 1897an izan ziren euskal jaietan.

Euskal-Erria kultur elkartea, 1881. urtean sortu zen Bilbon. Mario Adan Yartza eta Arellano Galartza zituen buru. Antonio Iruretagoiena, Migel Eguren, Jose Mari Angulo, Karlos Ereño, Anakleto Martinez, Santiago Meabe, Klaudio Ortuzar, Aureliano A. Valle eta Gillermo Gorostidi batzordekideak ziren.

Aipatzekoak ditugu Sagarminaga, Vicente de Arana, Aristides de Artiñano, Juan E. Delmas, Antonio Trueba, etab. Bilbo eta Bizkaiko kultur berpizkundearen oinarri.

Euskal Erria elkarteak Euskal jai edo Fiesta euskarak antolatu ohi zituen Bilbon bertan: literatur lanak, euskaraz nahiz gaztelaniaz idatziak aurkez zitezkeen. Euskararen aldeko apostua, ez zen beraz hain garbia.

Ikus 1882ko euskal festen egitarauak zer diosgun: Euskal-Erria deritzon Uri ontako elkarte edo lagun-bilkidak, ezaguturik zeñen gaioneko eta prochugarriak izan litezkean gure arriarentzat, Jostaguda loratueen izenarekin adierazten diran itzjostaldi eta beste era onetako festak, zeren geitu eta zabalduaz irakasde eta jakintea irazarri edo ernaiarazten duten denbora berean jaioterriari zor diogun naitasuna....

3.4. Araban, Madame Abbadiaren eskutik

Araban, apalagoa zen mogimendu euskaltzalea. Dena den, Revista de las Provincias Euskaras (1878-1879) aldizkariaren inguruan, talde polita bildu zen: J. Apraiz, Federico Baraibar, Ricardo Becerro de Bengoa, Sotero Manteli, E. de Velasco eta Fermin Herran beste batzuen artean.

Euskal Jaiak, Madame Abbadiaren eskutik izan ziren Aramaion 1899. urteko abuztuan. Areatzan ospatutako euskal jaien antzekoak izan ziren Aramaiokoak. Gasteizko Ateneoak ere antolatu zituen literatur lehiaketak. 121 Ikus adibide bezala: Literatur lanen berri ematen zaigu hemen: gaztelania da nagusi.